Nicolas Bouvier
Wikipedia(e)tik
Nicolas Bouvier (Geneva, Suitza, 1929 - 1998) frantsesezko idazlea izan zen. Argazkilari eta bidaiaria, bere joan-etorrien ingurukoak ditu idazlan gehienak: L'usage du monde (1963), Le Japon (1967) eta Ceylan (1981). Irlandan, Estatu Batuetan, Txinan eta Korean ere ibili zen: Journal d'Aran et d'autres lieux(1990). Le dehors et le dedans(1982) liburuan bildu zituen bere poemak. 1995ean, Ramuz saria eman zioten bere obra idatziagatik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
