Nicolas Kaldor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicolas Kaldor 1979an.

Nicolas Kaldor (Budapest, 1908ko maiatzaren 12a - Londres, 1986ko irailaren 30a) britainiar ekonomialaria izan zen, hungariarra jatorriz.

Cambridgeko Unibertsitateko London Schooleko eta King´s Collegeko irakasle, eta Erresuma Batuko Finantza Ministerioko aholkulari izan zen. Sozialdemokrata zen, eta ekonomia hazkuntzari eta errenta eta politika fiskalari buruzko azterketak egin zituen. Haren obren artean aipatzekoak dira: Alternative Theories of Distribution (1955-1956, Banaketaren teoria alternatiboak); A Model of Economic Growth (1957, Ekonomia hazkundearen eredu bat).

Erreferentziak