Nicolas Léonard Sadi Carnot
Wikipedia(e)tik
Nicolas Léonard Sadi Carnot (Paris, Frantzia, 1796 - 1832) frantses fisikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Lazare Nicolasen semea zen. Beroaren eta lanaren arteko lotura zehaztu zuen lehen fisikaria izan zen; tresna termikoak aztertzen ari zela, termodinamikaren bigarren printzipioa edo Carnoten legea eman zuen, eta horrela sortu zen termodinamika modernoa (Suaren motor indarraz eta indar hori garatzeko makinez gogoetak, 1824).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.