Nicolas Malebranche

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nicolas Malebranche

Nicolas Malebranche (Paris, 1638ko abuztuaren 6a - ibidem, 1715eko urriaren 13a) frantses filosofoa izan zen. Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen La Marche eskolan eta Sorbonan. Oratorioko Kongregazioan sartu zen eta 1644. urtean apaiz egin zen. Malebranche okasionalismo izenaz ezagutzen den sistemaren sortzailea izan zen, kartesianismoa agustinismoarekin eta neoplatonismoarekin bat egiten duen doktrina. Jesuitek ateo zelako salaketa egin zioten eta Elizak lan batzuk debekatu zizkion. Malebrancheren lan nagusia De la recherche de la vérité (1674-75, Egiaren bilaketaz) da, eta jaso zituen kritika gogorrak zirela eta, Traité de la nature et de la grâce (1680, Izadiaz eta graziaz) idatzi zuen, bere teorien ikuspegi sakonagoa emateko. Haren beste lan batzuk: Traité de morale (1684, Moralaz); Réflexions sur la prémotion physique (1714, Premozio fisikoari buruzko gogoetak). 1699. urtean Zientzien Akademian sartu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolas Malebranche Aldatu lotura Wikidatan