Niemen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Niemen
Нёман (br)
Nemunas (lt)
Neman river.jpg
Kokapena  Lituania
 Bielorrusia
Luzera 937 km
Arroa 98.000 km²
Emaria 616 m³/s
Iturburua Slomin
Ibai ahoa Baltikoa
Nemunas-en.png

Niemen[1] (bielorrusieraz: Нёман; lituanieraz: Nemunas; polonieraz: Niemen; alemanez: Memel; suedieraz: Njemen) Bielorrusiako eta Lituaniako ibaia da. 937 km. Minskeko gainetan sortzen da, eta handik mendebalera jotzen du; lintzurez osaturiko arro zabal bat ureztatzen du, eta hura zeharkatu ondoren Grodnotik igarotzen da, eta iparraldera Lituanian sartzen. Kaunas hiritik igaro ondoren, Lituaniaren eta Errusiako Kaliningraden arteko muga eratzen du. Tilsit (Sovietsk) igarorik, Kurski golkora isurtzen du ura, Baltikoan. Ontzi txikiak Belista herriraino irits daitezke (700 km inguru). Abendutik martxo erdira arte izozturik izan ohi da. Ubidez loturik dago Dnieper ibaiarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niemen Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Lituania
Artikulu hau Lituaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.