Niger ibaia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Niger ibaia
Niger River (en)

Niger ibaia Koulikoron.jpg.

Kokapena Ginea, Mali, Niger, Benin eta Nigeria,
Luzera 4.200 km
Arroa 1.900.000 km²
Emaria 6.000 m³/s
Iturburua Ginea
Ibai ahoa Gineako golkoa

Niger ibaia (ingelesez Niger River) Mendebaldeko Afrikako ibai nagusia da eta 4.180 kilometroko luzera du. Ginea Konakryn jaioa, gero Mali, Niger, Benin eta Nigeria igarotzen du, Nigerreko delta handian itsasoratzeko.

Niger Afrikako hirugarren ibairik luzeena da, Nilo eta Kongo ibaien ondoren. Bere ibaiadar nagusia Benue ibaia da.

Bamako arte ibaia nabigatu daiteke, eta eskualdeko komunikazio, garraio eta komertzio ibilbide nagusia da.

Bere deltan dauden hiri nagusiak Mopti, Sévaré eta Djenné dira.

Izenaren jatorria ezezaguna da, baliteke izena tamazight esalditik gher n gheren edo "ibaien ibaia" etortzea, ngher murriztua, Timbukturen gertu duen izena. Gero Nigeria eta Niger estatuek ibaitik hartzen dute bere izena. Bere kostetan bizi diren jendeak milaka izena du ibaia deitzeko, adibidez mandingeraz Jeliba edo Joliba "ibai handia" esan nahi duena; soninkeraz Isa Ber edo "ibai handia" eta joruberaz Oya, ibaiko jainkosa baten izena du.

[aldatu] Ibaiadarrak

  • Bani ibaia.
  • Sokoto ibaia.
  • Benue ibaia.
  • Béli ibaia.
  • Gorouol ibaia.
  • Sirba ibaia.
  • Tapoa ibaia.

[aldatu] Hiri nagusiak

Bere ertzean dauden hiri nagusiak hauek dira:

Tresna pertsonalak