Nihilismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Filosofian, nihilismoa munduak eta gizakiaren bizitzak helburu eta zentzurik ez dutela baieztatzen duen korrontea da. Aldi berean, balore moralen inexistentzia baieztatzen du. Maiz, Jainkoaren inexistentziaren ondorio moduan ere definitzen da.

Gizatasunaren eta animalien arteko desberdintasunaren iturri bihurtu den transzendentzia gainbehera dago, porrotaren arrazoiak barnean dituelako. Kristautasunak goiari eusteko gomendatzen die nahigabean eta itolarrian bizi direnei, eta horregatik mantsotasuna bizi-eredutzat hartzen duen heinean, bizitzari berari eraso egiten dio. Ondorioz bizitza tinkoa ukatuz nihilismoa lehen aztarnak ezartzen dira moraltasun tradizionalaren eskutik. Historiako gertakizunek halako helbururik ez duela ikustean, etsipena sortzen da, ondoren sumina eta azkenik nihilismoaren sentikisunak jota munduak azalpenik ez duela ohartzen da gizakia, eta kale gorrian balego bezala gelditzen da, hotsa. Metafisikak mundo honen haraindian atzeman zuen benetako mundua ezerezean gelditu denez gero, aterpetik gabe gelditu zen gizakia[erreferentzia behar].


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.