Nihriyako gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nihriyako gudua
DataK.a. 1230 inguru
LekuaNihriya
EmaitzaAsiriarren garaipena
Gudulariak
Hititak Asiria
Buruzagiak
Tudhalia IV.a Tukulti-Ninurta I.a

Nihriyako gudua, Mitanniko inperioa izan zenagatik hititar eta asiriarren arteko liskarren puntu gailena izan zen.

Shubiluliuma I.ak K.a. XIII. mendean Mitanni konkistatu zuenean, bi erregeordetza sortu zituen, Alepo eta Karkemish, eta erresuma honetako lurren zati handi bat, bere aliatuen artean banatu zuen. Garai batean Mitanniko erresuma izan zen gainontzekoak, bere independentzia mantendu zuen hititen mendeko erresuma bezala. Hititar boterearen zabalkuntza handi hau, Kadeshko guduaren arrazoia izan zen, Egiptoren aurka izan zutena, hau, Asiriak probestu zuelarik, pixkana-pixkana, Mitannik utzitako hutsa betetzeko; honela, jada bere errege Urhi-Teshuben garaian, K.a. XII. mendearen hasieran, hititek, horren aurka ezer egiteko modurik ez zutelarik, euren mendeko erresuma izan zen Mitanni, Asiriaren mende nola erortzen zen ikusi behar izan zuten.

Asiriar hedapenak jarraitu egin zuen, zehaztasunez adierazi gabeko data batean, Nihriyako erresuma ezberdinen aurkako eraso batetatara iritsi arte, Tukulti-Ninurta I.a erregearen agintaldian (historialari batzuentzat, erregea, Salmanasar I.a edo Ashur-nadin-apli izango zen arren). Hititek, euren inperioaren mugakide den toki bati eginiko eraso hau, onartezin bezala jo zuten, eta, Tudhalia IV.ak gidatuta, euren armada toki hartara eraman zuten.

Bi indarren arteko borroka, Nairitik gertu gertatu zen, eta asiriarrek, garaipen erabakigarri bat lortu zuten, Asiriari, inguruko erresumak eranstea ahalbidetu ziona, eta hititak, honen ondorioz, egoera zail batean geratu ziren, behar bezala dokumentaturik ez dagoen Thudalia IV.aren aurkako estatu kolpearen arrazoietako bat, azken errege honek, Tukulti-Ninurtaren aurka jasandako porrotaren ondoren ospea galdu izana izateraino.

Bi inperioen arteko etsaitasunek hor jarraitu zuten arren (iturri asiriarrek, guduaren ondoren, eraso ezberdinetan, 28.000 preso hititar harrapatu zituztela diote), ez zen egon ondorio larriagorik egon hititentzat luzera, Asiriak, bere arreta, Babiloniaren konkistan jarri baitzuen, egitasmo honetan, baliabide larregi erabili zituelarik, bere mendebaldeko mugan hedatzen saiatzeko moduan. Hititar inperioak, beraz, bere azken urteak bakean bizi ahal izan zituen, itsasoko herrien erasoen ondorioz desagertu zen arte, K.a. 1200 inguruan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]