Nika matxinada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Areobindus kontsula jokoen buru Konstantinoplako hipodromoan, Konstantinopla, 506, bolia

Niká izenekoa, Konstantinoplan 534. urtean gertaturiko herri matxinada bat izan zen. Izena, matxinatuek bota zuten deiadarretik hartu zuen (Nikák garaipena esan nahi du grezieraz). Niká, Bizantziar Inperioan goraka eta goraka zihoan gizarte tentsioaren ondorioz gertatu zen. Inolako garrantzirik ez zuen kuadrigen lasterketei buruzko eztabaida bat, ordu arte sekula gertatu ez zen moduko herri altxamendu batean bihurtu zen, Justiniano I.aren tronua kolokan jarri zuena. Honen emazte zen Teodoraren lasaitasunak bakarrik eragotzi zuen Justinianok hiriburutik ihes egitea, eta matxinada, azkenik, Belisariok baretu ahal izan zuen.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.