Nikaragua aintzira

Koordenatuak: 11°34′27″N 85°21′23″W / 11.5742°N 85.3563°W / 11.5742; -85.3563
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikaragua (aintzira)» orritik birbideratua)
Nikaragua aintzira
Cocibolca aintzira
Datu orokorrak
Garaiera32 m
Motaaintzira
Luzera148 km
Zabalera55 km
Azalera8.264 km²
Sakonera60 m
Bolumena108 km³
Geografia
Map
Koordenatuak11°34′27″N 85°21′23″W / 11.5742°N 85.3563°W / 11.5742; -85.3563
Hidrografia
Betebidea
HustubideaSan Juan ibaia
Arroaren azalera23.844 km²
Arro hidrografikoaSan Juan River basin (en) Itzuli

Nikaragua aintzira (gaztelaniaz: Lago de Nicaragua) edo Cocibolca aintzira[1] (nahuatlez: Cocibolca, «itsaso geza»), Mar Dulce, Gran Lago, Gran Lago Dulce eta Lago de Granada ere deitua, Nikaraguan kokaturiko ur gezako aintzira da. 8.264 km²ko eremuarekin, Erdialdeko Amerikako aintzirarik handiena eta munduko hemeretzigarrena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cocibolca aintzira Nikaraguako hego-mendebaldean dago, Granada , Rivas, Río San Juan, Chontales y Boacoko departamenduek inguratua. 148 km luze eta 55 km zabal da. Elipse antzekoa da eta ipar-mendebaldetik hego-ekialdera luzatzen da. Sakonera handiena, 45 m ingurukoa da[2]. Tipitapa ibaiak Managuako aintzirarekin lotzen du. Hustubidea, berriz, San Juan ibaia da, Karibe itsasoarekin lotzen duena. Hori dela eta, aintziraren ertzean dagoen Granada itsas portutzat hartu ohi da. Aintziran barrena, piratek hirutan eraso zuten hiri hori.

Aintzirak uharte asko ditu (1.000tik gora). Nagusiak Ometepe eta Zapatera uharteak eta Solentiname uhartedia dira. Solentinamen Ernesto Cardenal nikaraguar teologo eta poetak bere komunitatea ezarri zuen. Hamaika barne portu ditu, horien artean Granada hirikoa.

Antzina Managua eta Nikaragua aintzirak Ozeano Bareko kostaldeko sarguneak ziren eta, sumendiek eragindako material pilaketaren kariaz, kostaldetik urrundu ziren; horrenbestez hango espezie batzuk ur gezetan bizitzera egokitu diren itsas arrainak dira, hala nola Carcharhinus leucas marrazoa eta Pristis perotteti zerra-arraina[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panamako kanala eraiki baino lehenago, Cornelius Vanderbilten garraio konpainia zen Ozeano Atlantikotik Ozeano Barera iristeko bide bakarra, Rivasko istmoren bitartez. 1916ko Bryan-Chamorro Itunak Estatu Batuentzat ziurtatu zuen Nikaraguako kanala eraikitzeko eskubideak. Ideia, noizbehinka agertu arren, ez zen inoiz gauzatu. 2014an, ordea, Nikaraguako gobernuak, Cocibolca aintziratik barrena bi ozeanoak lotuko dituen 286 kilometroko kanala eraikitzeko baimena eman zion Hong Kongeko enpresa bati[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]