Niki Lauda
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Andreas Nikolaus Lauda | |
| Jaio | 1949ko otsailaren 22a | |
| Viena (Austria) | ||
| Ibilbidea | ||
| Jarduneko urteak | 1971 - 1979, 1982 - 1985 | |
| Taldeak | March, BRM, Ferrari, Brabham, McLaren | |
| Lasterketak | 172 | |
| Lorpenak | ||
| Txapelketak | 3 (1975, 1977, 1984) | |
| Garaipenak | 25 | |
| Podium | 54 | |
| Pole Position | 24 | |
| Itzuli azkarra | 24 | |
| Lehen lasterketa | 1971ko Austriako Sari Nagusia | |
| Lehen garaipena | 1974ko Espainiako Sari Nagusia | |
| Azken garaipena | 1985eko Herbehereetako Sari Nagusia | |
| Azken lasterketa | 1985eko Australiako Sari Nagusia | |
Andreas Nikolaus Niki Lauda (Viena, Austria, 1949ko otsailaren 22a) auto-gidari profesional ohia eta enpresaburua da, 1 Formulako gidari izandakoa. Hiru aldiz irabazi zuen 1 Formulako munduko txapelketa.
Bizitza [aldatu]
1 Formulako gidari gisa, 1968an hasi zen automobilismoan, eta hurrengo urteetan 3 Formulan eta 2 Formulan aritu zen. 1 Formulako lasterketei dagokienez, hasieran March taldearekin parte hartu zuen (1971-1972 urteetan), eta gero BRM (1973), Ferrari (1974, 1975, 1976 eta 1977), Brabham (1978-1979) eta McLaren (1982-1985) taldeekin. 1974an lehen garaipenak erdietsi zituen Ferrarirekin Espainiako eta Herbehereetako sari nagusietan, eta 1975ean lehen aldiz izan zen 1 Formulako munduko txapelduna. 1976an bizitza galtzeko zorian izan zen Alemaniako Sari Nagusian izandako istripuagatik, eta erredura-orbainak geratu zitzaizkion aurpegian, baina hurrengo urtean munduko txapeldun izan zen bigarren aldiz. 1979an Brabham-Alfa taldean zegoela, 1 Formula utzi eta Lauda Air bere hegazkin-konpainiako lanetan murgildu zen, baina bi urte geroago konpainiak porrot egin zuen, eta berriro ere lasterketetara itzultzea erabaki zuen. 1984an hirugarren aldiz irabazi zuen 1 Formulako Munduko Txapelketa, baina hurrengo urtean betiko utzi zuen automobilismoko lehiaketa nagusia.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.