Nikita Khrustxov

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Nikita Sergeievitx Khrustxev (errusieraz: Ники́та Серге́евич Хрущёв, nʲɪˈkʲitə sʲɪrˈɡʲejɪvʲɪ̈t͡ɕ xrʊˈɕɕof ahoskatua; Kalinovka, Ukraina, 1894ko apirilaren 17Mosku, 1971ko irailaren 11) Iosif Stalinen ondorengoa izan zen Sobietar Batasunaren buruan. SESBeko Alderdi Komunistaren Lehen Idazkaria 1953 eta 1964 bitartean, nahiz Ministroen Biltzarreko Burua 1958tik 1964 arte. Alderdikideek boteretik kendu zuten 1964an, Leonid Brezhnev jarriz.

Biografia laburra

1930eko hamarkadako purga Stalinistak ekidin ondoren, bere kokapena Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista barruan oso aldekoa zen Stalin beraren ondorengoa izateko. Honen heriotza 1953ko martxoan gertatu zen, baina hiru urte igaro behar izan ziren Khrustxevek Sobietar Batasunaren botere guztia bereganatu zuen arte. Boterea lortzeko leia honetan Beria, Malenkov eta Molotov izan zituen aurkari nagusi gisa. Esan bezala, 1956. urtean bereganatu zuen Sobietar Batasunaren boterea eta 1957an ez zuen jada aurkari politiko garrantzitsurik alderdiaren barruan, beraz, bere politika martxan jartzeko inongo oztoporik ez zuen aurkituko ondorengo urteotan.

Hartutako lehenetariko neurri bat, Stalinen gorpua Moskuko Plaza Gorrian dagoen mausoleotik kentzea izan zen. Hau bertan jarri zuten bere heriotzaren ondoren Leninen gorpuaren aldamenean. Keinu hau hurrengo urteotan Khrustxev berak bultzatu zituen desestalinizazioaren eta erreformen ikur bihurtu zen. Baina Khrustxeven agintaldia zerbaitegatik gogoratua bada, hau duda barik 1962eko Kubako misilen krisia da, behar bada Gerra Hotzaren unerik beroena.

1964an SBAKak kaleratu egin zuen bere ordez Leonid Brezhnev jarri zuelarik. 1971an hil zen. Politika mundutik guztiz baztertuta igaro zituen bere azken urteak.

Khrustxev eta desestalinizazioa

Khrustxev berak bultzatu zituen destalinizazioaren ondorioz, aldaketa eta krisi sakonak sorrarazi zituen COMECONeko, Sobietar Batasuneko herrialde aliatuetan.

« Stalinek ez zuen jokatzen limurtuz, besteei azalduz eta haien elkarlan pazienteen bidez. Aitzitik, bere ideiak inposatzen zituen, eta erabateko mendekotasuna eskatzen zuen. Bere ikusmoldearen aurka egiten zuena edo bere ikuspegia eta jarrera zehatz-mehatz azaltzen ahalegintzen zena buruzagien artetik baztertzen zuten, eta, horren ostean, moralki eta fisikoki "akabatzen" zuten. (...)

Gerraren lehen fasean, gure aberriaren gainean zegoen mehatxu-arriskua, Stalinek berak nazioa eta Alderdia zuzentzean erabilitako metodo akastunen ondorioa izan zen, neurri baten. Hori gerraren hasierari eta gure armadaren erabateko desorganizazioari dagokionez, horrenbeste hildako eragin zuena. (...)

Burkideok! Iraganeko akatsak ez errepikatzeko, Batzorde Zentralak adierazi du gizabanakoaren kultuaren aurkakoa dela erabat. Stalin gehiegi goraipatu dela uste dugu.

Pertsona jakin batekiko kultua kondenatu behar da eta era boltxebikean errotik kendu, pertsona hori marxismo-leninismoaren parte ez balitz bezala, eta Alderdiaren zuzendaritzaren printzipioekin eta bizi-araudiekin bat etorriko ez balitz bezala.

Zer helburu izango ditu hurrena alderdiak kanpo-politikaren alorrean? (...) Estatuen arteko bizikidetza baketsua, haien erregimen soziala dena delakoa ere. Bakearen aldeko borroka aktiboa (...), eta egungo lasaialdia bake iraunkor bihurtzeko ahalegina.

»

—Sobietar Batasunaren Alderdi Komunistaren X. Biltzarra, Khrustxeven txostena. 1956ko otsailaren 24koa.


Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikita Khrustxov


Mikhail GorbatxevKonstantin TxernenkoYuri AndropovLeonid BrezhnevNikita KhrustxevStalinLenin