Nikkō Parke Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 36°58′43″N 139°23′42″E / 36.97861°N 139.39500°E / 36.97861; 139.39500

Nikkō Parke Nazionala
Lake chuzenji and kegon waterfall.jpg

Chūzenji aintzira eta Kegon ur-jauzia.
Kokalekua Honshu erdialdea
JaponiaJaponia
Azalera 1.400, 21
Sorrera 1934

Nikkō Parke Nazionala (日光国立公園 Nikkō Kokuritsu Kōen?) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazional ezaguna da. 1934an ezarri zen. Nikkō da izena ematen dion herria eta Tochigi, Gunma, Fukushima eta Niigata prefeturak hartzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911ean Japoniako Dietak parke inperial izendatu zuen eta 1934ko abenduaren 4ean Parke Nazional bihurtu zen. XX mendeak aurrera egin ahala azalera handituz joan zen. 2007an ordea hego-ekialdea banatu eta Oze Parke Nazionala sortu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako Parke Nazional politena izatearen fama du eta oso turistikoa bihurtu da. Naturaz gazatzeko aukeraz gain UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Nikkōko tenplu eta santutegiak daude barnean.

Ingurune menditsua da, 2.500 metro inguruko mendiak daude bertan eta hauen artean Chūzenji aintzira dago. Chūzenjiren hustubidea 100 metroko saltoa duen Kegon ur-jauzia da. 1927an Japoniako "zortzi ikuspegi ederrenen" zerrendan sartu zuten. Beste 12 urjauzi txikiago ere badaude.

Nikkō herritik Chūzenji aintziraraino igotzen den Irohazaka errepidea ere ikusgarria da, altuera handia gainditzen delako kilometro gutxitan. Bereziki polita da udazkenean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikkō Parke Nazionala Aldatu lotura Wikidatan


Japoniako Parke Nazionalak Fujisan from Motohakone.jpg
AkanAshizuri-UwakaiAso KujūBandai-AsahiChichibu Tama KaiChūbu-SangakuDaisen-OkiDaisetsuzanFuji-Hakone-IzuHakusanIriomote-IshigakiIse-ShimaJōshin'etsu KōgenKerama ShotōKirishima-YakuKushiro-ShitsugenMinami AlpeakNikkōOgasawaraOzeRishiri-Rebun-SarobetsuSaikaiSanin KaiganSanriku FukkōSetonaikaiShikotsu-TōyaTowada-HachimantaiUnzen-AmakusaYoshino-Kumano