Nikkōko tenplu eta santutegiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nikkōko tenplu eta santutegiak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Nikko Tosho-gu.jpg

Tōshō-gū santutegia

Mota Kulturala
Irizpideak i, iv, vi
Erreferentzia (ID) 913
Kokalekua JaponiaJaponia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 36°45′23″N 139°35′58″E / 36.7565°N 139.5994°E / 36.7565; 139.5994Koordenatuak: 36°45′23″N 139°35′58″E / 36.7565°N 139.5994°E / 36.7565; 139.5994
Izen ematea 1999 (XXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Nikkōko tenplu eta santutegiak (日光の社寺 nikkō no shaji?) Nikkō herrian, Japoniako Tochigi prefeturan dagoen tenplu eta santutegi multzoa da, 1999an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena. Guztira 103 eraikin hartzen ditu, denak bi santutegi xintoista (Tōshō-gū eta Futarasan) eta budista bati (Rinnō-ji) dagozkio, eta 9 garrantzitsuenak Japoniako Altxor Nazional izendaturik daude.

Santutegiak eta tenpluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tōshō-gū santutegia (東照宮)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nikkō Tōshō-gū»

Tokugawa Iemitsu shogunak eraiki zuen 1636an bere aitona Tokugawa Ieyasuren mausoleo izan zedin. Bi urtetan zehar Japoniako 15.000 artisauek egin zuten bertan lan. Meiji berrezarkuntzan santutegi izendatu bazuten ere oraindik elementu budistak kontserbatzen ditu, esate baterako Niomon atea. Bost solairutako pagoda 1818an gehitu zitzaion.

UNESCOk 42 eraikin babestu ditu eta hauetatik 8 Japoniako Altxor Nazional izendatu dira.

Futarasan santutegia (二荒山神社)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Futarasan santutegia»

Tenplua 767an sortu bazen ere gaur egungo eraikin gehienak XVII mendekoak dira, 1619tik aurrera jasotakoak dira. UNESCOk 23 eraikin babestu ditu.

Rinnō-ji tenplua (輪王寺)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Rinnō-ji»

15 tenplo budisten multzo hau Nikkōn eraiki zen lehena izan zen, Shōdō Shōnin monjeak 766an hain zuzen ere. Rinnō-jik gobernatzen duen Taiyuin-byo tenplua 1653an eraiki zen Tokugawa Iemitsu shogunaren mausoleoa izateko.

Paisaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenpluak mendialdean eraiki ziren. XVII mendean zedroak landatu ziren eta gaur egun zedro baso ederra dago bertan. Tenpluak, santutegiak eta zedroak Nikkō Parke Nazionalean sartuta daude.