Niklas Luhmann
Niklas Luhmann (Lüneburg, Alemania, 1927 - 1998) alemaniar soziologoa izan zen.
Biografia [aldatu]
Soziologia eta administrazio-zientziak ikasi zituen Harvardeko Unibertsitatean, eta ondoren Dortmund, Münster eta Bielefeldeko unibertsitateetako irakasle izan zen.
Luhmannek soziologiaren eta filosofiaren alorrean egin dituen lanen helburua da munduaren konplexutasun gehiegizkoa nabarmentzea eta argitzea, eta horretarako teoria sistema konplexu bat osatu zuen, gaur egungo gizakiaren arazoei erantzun orokorra eman nahi diena. Arnold Gehlen filosofoak eraginda, kanpoko mundua pisu moduko bat dela gizakiarentzat eman nahi du aditzera Luhmannek, eta mundu hori azaltzeko osatutako teoria berezi batek argituko duela soilik. Teoria horiek mundua erakunde konplexu bat bezala, aukera asko dituena, azaldu behar dute.
Gai horrez gainera, Luhmannek beste gai batzuk ere landu zituen, hala nola konfiantza gizartea eraikitzeko mekanismo gisa, eta boterea komunikazio-modu bezala.
Luhmanek liburu oso konplexuetan argitaratu zituen bere lanak. Nagusiak hauek ditu: Sistemen helburua eta arrazionaltasuna, Maitasuna grina gisa, Gizarte sistemak, Gizartearen zientzia eta Teoria orokor baten ildoak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.