Nikola Vujčić
Nikola Vujčić (Vrgorac, 1978ko ekainaren 14a - ) Greziako Olimpiakos saskibaloi taldean jokatzen duen jokalari kroaziarra da.
Bizitza Profesionala [aldatu]
Nikola Vujcic Kroaziako Dalmazia probintzian jaio zen, Vrgorac herrian. KK Split taldean egin zuen profesional debuta 1995-1996 denboraldian, KK Split antzinako Jugoplastica taldea da eta 7 zenbakiarekin jolastu zuen lehen Tony Kukoc Jugoplastican egin zuen bezala. KK Spliten 2001. denboraldira arte egon zen, urte horretan Israelgo Maccabi Tel Aviv talde handia fitxatu zuelarik. Vujcicek orain arte Euroligan hiruko-bikoitza egin duen jokalari bakarra izan da
Azken urteak [aldatu]
2002-03tik 2007-08ra, Maccabirekin 2 Euroliga txapelketa (2004 eta 2005), 5 Israelgo txapelketa eta 4 Israeli State Cup irabazi zituen.
2008an, bi urteko kontratua sinatu zuen Greziako Olimpiakos taldearekin urtero 2 milloi euro inguruengatik.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Jokalariaren fitxa euroleague.net webgunean.
| Artikulu hau Kroaziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |