Nikolai Frederik Severin Grundtvig
Wikipedia(e)tik
Nikolai Frederik Severin Grundtvig Danimarkako idazlea (Udby, 1783 - Kopenhage, 1872). Iparraldeko antzinako zibilizazioen mireslea zen. Iparreko mitologia (1808) eta Eskandinavia eta heroi-munduaren hondamendia (1809) idatzi zituen. Apaiztu ondoren, salmo eta kantu ugari idatzi zituen, gaur egun oraindik kantatzen direnak. 1830etik aurrera, herriko goi-eskolak sortu zituen, Eskandinaviako kultura bultzatzeko.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.