Nikolai Mikhailovitx Karamzin
Wikipedia(e)tik
Nikolai Mikhailovitx Karamzin errusiar historialaria izan zen (Simbirsk, gaurko Ulianovsk, 1766 - San Petersburgo, 1826). Armadan bi urte egin ondoren, literaturari ekin zion. Errusierazko prosaren sortzaileetakoa izan zen, eta oso aintzat hartua izan zen estilista gisa. Bere lehen obra (Bidaiak Moskutik) argitaratu zuenean, Inperioaren historialari izendatu zuten. Errusiako historia izan zen Karamzinen obra nagusia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.