Nikolai Podgorni
Wikipedia(e)tik
(«Nikolai Victorovitx Podgorny» orritik birbideratua)
Nikolai Viktorovitx Podgorni (Karlovka, Ukraina, 1903 - Mosku, 1983) sobietar estatu-gizona izan zen. Moskuko Teknologia Institutuko zuzendaria izan zen Bigarren Mundu Gerran. Ukrainako Alderdi Komunistako idazkari nagusi izendatu zuten (1953-1963). Batzorde Nagusiko idazkaria izan zen 1963az geroztik, eta Sobiet Goreneko lehendakari hautatu zuten 1965ean. Ekonomia-erreformen aldeko agertu zen. 1977ko ekainean, kargu guztietatik eraitsi zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
