Nikolaievskeko sarraskia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 53°08′N 140°44′E / 53.133°N 140.733°E / 53.133; 140.733

Nikolayevsk-on-Amur 1900. urtearen inguruan

Nikolaievskeko sarraskia (japonieraz, 尼港事件 Niko Jiken) 1920ko otsail-martxoan Nikolayevsk-on-Amur herrian izandako sarraskia izan zen. Errusiar herritar gehienak eta ehunka japoniar atzerriratu hil zituzten, Errusiako Gerra Zibilean aliatuek egindako esku-hartzean jazotako hainbat gertakariren emaitza gisa.[1]

1918ko irailean, Japoniar Armada Inperialak Nikolayevsk-on-Amur okupatu zuen, Siberiar Interbentzioko indarren barruan zihardutela. 1920an, 450 japoniar zibil bizi ziren han, eta 350 militar. Gainera, Errusiako Armada Zuriak beste 300 gizon zituen han, eta herritar zibilak 15.000 inguru ziren. 1920ko urtarrilean, partisanoz osaturiko 4.000 soldaduko talde batek herria inguratu zuen. Haien buru Yakov Triapitsyn anarkista zihoan, Boltxevikeen Armada Gorriarekin nolabaiteko aliantza zuena.

Otsailaren 24an, eurak askoz gutxiago zirela konturatuta, japoniar komandanteak Triapitsynen tropak bandera zuriarekin sartzea baimendu zuen. Hala ere, Triapitsynek Mugimendu Zuriaren defendatzaileak exekutatzeari ekin zion. Martxoaren 10ean ultimatuma eman zien japoniarrei, armak utzi eta alde egin zezaten, jakinda ez zutela halakorik egingo. 1920ko martxoaren 12an, japoniarrek erasoari ekin zioten, baina porrot egin zuten eta gudari asko hil ziren. Geratzen ziren gutxiak errenditu egin ziren. Hala ere, Triapitsynek mendekua hartzea erabaki zuen: bizirik geratu ziren soldadu guztiak exekutatu zituen, eta 122 zibil ez beste guztiak erail. Guztira 700 japoniar hil ziren denbora tarte txikian.[1]

Honen ostean hainbat zibil hiltzeko aukera izan zuen, ez baitzuen kontra egingo zion inor aurrean. Maiatzaren bukaeran Japoniar talde bat gerturatzen zela ikusita bizirik zeuden guztiak hil eta herriari su eman zion, alde egin baino lehen.[1]

Japoniar gobernuak protesta egin zuen boltxebikeen gobernuaren aurrean Moskun. Gobernuak Triapitsyn atxilotu eta exekutatu zuen. Hala ere, hori aski ez zelakoan, Sakhalingo iparraldea okupatu zuen Japoniak, eta ez zuen Sobietar Batasuna onartu 1925 arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolaievskeko sarraskia Aldatu lotura Wikidatan