Nikolas Etxabarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau XV. mendeko apezpikuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxabarri».
Nikolas Etxabarri
Iruñeko gotzaina

1462ko uztailaren 15a - 1468ko azaroaren 23a
Bizitza
Jaiotzac. 1417
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaTafalla1468ko azaroaren 23a (44/45 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Nikolas Etxabarri, (c.1417 - Tafalla, 1468ko azaroaren 23a) nafar elizgizona izan zen, Iruñeko apezpikua 14621469 bitartean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1439tik aurrera, Eugenio IV.ak aita santuak aukeratua, Bessarion kardinalaren ordezkoa izan zen. Bessarion 1455ean Nikolas V.a aita santuaren ordezkotzat hautatua izan zenez, elizbarrutia Joanes Michaelis bere bikario orokorraren bitartez gobernatu zuen.

Nikolas, 1457an, Joanes II.a Aragoikoaren kapilau nagusia izan zen, beraz agramondarren aldekoa. Nafarroako Erresuma gerra zibileko egoera zegoela, Joanesek Nikolas proposatu zuen apezpiku berritzat Martin Peralta II.a ordezkatuz. Hala ere, Pio II.ak proposamenari uko eta Bessarion kardinala hautatu zuen apezpiku.

Beaumondarrek Joanesen proposamenarekin bat egin zuten, agramondarrek, berriz, Ferrando de Dicastillo hautatu zuten apezpiku 1459an. Aita santuak Lizarra, Faltzes, Zangoza eta Azkoiengo agintariak eskumikatu zituen bere erabakia ez onartzeagatik.

1461an Karlos IV.a Nafarroakoa eta Bessarion kardinala hil eta gero, Erromak Nicolas Etxabarri hautatu zuen apezpiku berri eta honek 1462ko uztailean kargua onartu zuen. Ordurako Ximeno izeneko semea zuen.

1468ko azaroaren 23an, Piarres Peralta eta Ezpeletakoaren soldaduek lantzaz hil zuten Tafallan bildutako Nafarroako Gorteetan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Basilios Bessarion
Iruñeko apezpikua
14621469
Ondorengoa
Alfonso Carrillo