Nikolas I.a Errusiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nikolas I.a
Nikolas I.a Errusiakoa

1825eko abenduaren 1a – 1855eko martxoaren 2a
Aurrekoa Alexandro I.a
Ondorengoa Alexandro II.a
Koroatzea 1826ko irailaren 3a
Dinastia Romanov

Jaiotza 1796ko uztailaren 6a[1]
Gatchina, Errusiar Inperioa
Heriotza 1855eko martxoaren 2a[2]
San Petersburgo, Errusiar Inperioa
Ezkontidea Alexandra Feodorovna
Senideak Aita: Paulo I.a
Ama: Maria Feodorovna
Erlijioa Errusiar ortodoxoa

Nikolas I.a (errusieraz: Николай I Павлович, Nikolai I Pavlovich; Gatchina, 1796ko uztailaren 6a[1] - San Petersburgo, 1855eko martxoaren 2a[2]) 1825-1855 urteetan Errusiako enperadorea izan zen.

Tsar izendatu zuten egunean bertan matxinada aurrerazale bat, Dezenbristek (ideia liberaleko ofizialak) antolatua, desegin zuen. Nikolas I.aren erreinaldian zenbait gauzatan aurrera egin zen: lege bildumak osatu ziren, lehen errusiar burdinbidea egin zen eta estatuaren mende zeuden jopuen egoerak zertxobait hobera egin zuen. Aurrerabide politikorik, ordea, ez zen batere izan. Gutxiengoak gogor esetsi zituzten, "autokrazia, ortodoxia eta abertzaletasuna" ideien pean. Intelektualen artean eslaviarzaleen eta mendebalzaleen bereizketa hasi zen. Aldi berean, Gogol, Lermontov eta Puxkin idazleekin errusiar literaturaren urrezko aroa hasi zen. Nikolas I.ak oso gogor zapaldu zuen Poloniako matxinada (1830-31), eta 1839an Austriari lagundu zion Hungariako matxinada desegiten. Krimeako gerran hil zen eta semeak, Alexandro II.ak, hartu zuen aginpidea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolas I.a Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b 1796ko ekainaren 25a Juliotar egutegian
  2. a b 1855eko otsailaren 18a Juliotar egutegian