Nikolas II.a Errusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Nikolas II.a (errusieraz Николай II, Николай Александрович Романов, Nikolas Alexandrovitx Romanov) (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1868ko maiatzaren 18a[1] - Jekaterinburg, Errusia, 1918ko uztailaren 17a) Errusiako azken enperadorea edo tsar-a izan zen. Bere titulu ofiziala honako hau zen: Nikolas II.a, Errusia Guztietako Enperadore eta Autokrata.

1894ko urriaren 20an hartu zuen agintaritza, Alexandro III.aren (bere aitaren) heriotzaren ondoren. Bere agintaldian zehar Errusiako inperioa munduko handienetako eta garrantzitsuenetakoa izatetik, gainbehera etengabean egotera pasa zen, bereziki 1914an Lehenengo Mundu Gerran sartu zenetik aurrera. Gerra horrek sortatuko miseria, gose eta zapalketa egoerak 1917ko Errusiar Iraultza ekarri zuen eta abdikatzera behartu zuten 1917ko martxoaren 17an. Urtebete beranduago iraultzaile sobietarrek bera eta bere familia guztia (emaztea, semea eta lau alabak) erail zituzten Uraletako herrixka batean. Heriotza horiek ikertu gabe egon ziren SESBak iraun zuen urte guztietan zehar (1918-1991).

2000 urtean, eztabaida handien ostean, Errusiako Eliza Ortodoxoak martiri aitortu zuen familia osoa, eta ondorioz, ortodoxoen artean santu titulua daukate. 2008ko urrian, Errusiako Federazioko Gorte Gorenak Nikolas II.a, haren emaztea eta haien haurrak biktimatzat jo zituen[2].

Tolstoiren kritika Nikolas II.ari

Leon Tolstoi, ordurako mundu mailan izugarrizko itzala zuen idazleak zera idatzi zion tsarrari:

« Anaia maitea: Tratu hori egokiagoa iruditzen zait, gutun hau gizona-anaiarentzat baita, tsarrentzat baino gehiago. Errusiako herena prebentzio-egoeran dago; hau da, legez kanpo. Polizia uniformedunen eta sekretuen armada gero eta handiagoa da. Espetxeak eta desterratzelekuak gainezka daude: ehunka delitugile arruntez gain, preso politikoak eta, orain, langileak daude. Zentsura zentzugabe bilakatu da, eta garai okerrenetan baino debeku gehiago dago (...).

Eta gobernuaren ekintza gogor eta gupidagabe horren ondorioz, nekazariak (...) urtez urte behartsuagoak dira, eta gosetea ohiko bihurtu da (...).

Autokrazia ez da gobernu mota iraunkorra. Agian, mundu osotik bananduta dagoen Erdialdeko Asiako herriren baten eskakizunei erantzuteko balio izango du, baina inola ere ez errusiar herriaren eskakizunei erantzuteko, gero eta ikasiagoa baita...

»

Leon Tolstoi, Gutuna Nikolas II.a tsarrari, 1902.

Erreferentziak

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman jeb izeneko erreferentziarako
  2. Errusiako azken enperadorea eta haren senideak biktimatzat jo ditu Justiziak Berria.info

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolas II.a Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan