Nikos Kazantzakis
Wikipedia(e)tik
Nikos Kazantzakis greziar idazlea izan zen (Iraklion, Kreta, 1885 - Alemaniako Friburgo, 1957). Atenasko Unibertsitatean ikasi zuen (1902-1906) eta Parisen (1907-1909). Espainia, Ingalaterra, Errusia, Egipto, Palestina eta Japonian zehar egin zituen bidaiak. Greziako Gobernuko ministro izan zen 1945ean, eta Parisko UNESCOn lan egin zuen (1947-1948).
Kazantzakisen obra oso zabala da; genero guztiak landu zituen: filosofia-saiakera, bidaia-liburuak, tragediak. Obra klasikoen eta eleberrien grekorako itzulpenak ere egin zituen. Obra nagusiak: Odissa (1938, Odisea), 33.333 bertsotako poema epikoa; Kai politia tou Alexi Zormpa (1946, Zorba grekoa) eta O Televtaios pirasmos (1955, Kristoren azken tentaldia).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.