Nikotina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikotinaren konposizio kimikoa.

Nikotina tabako landarearen hostoetan kontzentrazio altuan dagoen alkaloidea (C10H14N2) da. Nikotina 1560. urtean tabakoa Frantzian sartu zuen Jean Nicoten abizenetik dator. Tabako gordin eta onduan %1etik %8rako proportzioan dago. Berez olio itxura duen isurkari koloregabea da, eta kolore arrea hartzen du airetan jartzean.

Oso pozoi indartsua da, nahikoak baitira miligramo gutxi batzuk larriki pozoitzeko, eta horrexegatik hainbat intsektizidetan eta niazina eskuratzeko erabiltzen da. Horrez gain, kontzentrazio baxuan estimulatzaile bat da eta tabakoan mendekotasuna sortzen duen eragile nagusietako bat da. Zigarroen keetan doazen gai solidoen % 6 ingurua nikotinaz edo nikotina duten gaiez osatuta dago. Lehen aldiz zigarroa erretzen duten pertsonengan goralarria eta zorabioa sor dezake. Hala ere, pozoitze larria galarazten duten tolerantzia prozesuak sortzen ditu organismoan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikotina Aldatu lotura Wikidatan


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.