Nilla Pizzi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nilla.jpg

Adionilla Negrini Pizzi, Nilla Pizzi bezala ezagunagoa (1919ko apirilak 16-Milan, 2011ko martxoak 12) abeslari italiar bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sant'Agata Bolognese herrian jaio zen, Italiako Boloniako probintzian, eta bereziki ospetsua izan zen bere herrialdean 1950 eta 1960ko hamarkadetan. 1951ko Sanremoko kantu jaialdia irabazi zuen "Grazie dei Fiori" kantuarekin, eta beste horrenbeste egin zuen 1952ko edizioan "Vola Colomba" kantuarekin. Urte honetan, berak interpretatutako beste bi kantu bigarren eta hirugarren postuetan geratu ziren.

Italiar musikaren kantari historikotzat hartua da, eta "San Remoko erregina" deitua kantu jaialdi honetan lortutako arrakasten ondorioz. Bere azken agerpena Sanremoko eszenategian 2010ean izan zen, jaialdiaren 60. edizioa ospatzeko.

Bere kanturik arrakastatsuena 1952ko Sanremoko jaialdiko "Papaveri e papere" izan zen.