Nilo
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Kairo zeharkatzean |
||||||
| Kokapena | Ruanda, Uganda, Tanzania, Etiopia, Sudan eta Egipto |
|||||
| Luzera | 6.650 km | |||||
| Arroa | 3.400.000 km² | |||||
| Emaria | 2.830 m³/s | |||||
| Iturburua | 1.134 m | |||||
| Ibai ahoa | Mediterraneoa | |||||
Nilo (arabieraz النيل) Lurreko ibai luzeena zela jotzen zen, baina azken ikerketek Amazonas ibaiari ematen diote garaipena. Nilo Egipton itsasoratzen da, Mediterraneoan, delta osatuz.
Afrikako ipar-ekialdean kokatua dago, Victoria lakuan jaio eta Ruanda, Uganda, Tanzania, Etiopia, Sudan eta Egipto zeharkatzen ditu. 6.650 kilometrorekin Hegoaldetik Iparraldera doan munduko ibai handi bakarra da.
Bere ibaiadar nagusiak Nilo zuria eta Nilo urdina dira.
[aldatu] Etimologia
Nilo izena (arabierako 'nīl hitza) grezierako Neilos (Νειλος) hitzetik dator, euskaraz «Ibaiko harana» esan nahi duena. Antzinako Egipton ibaiari Iteru zioen, hau da «Ibai handia». Koptoz, piaro (sahidikoaz) edo phiaro (bohairikoaz) hitzek «Ibaia» esan nahi dute (hitzez hitz «ubide handia»).
[aldatu] Historia
Nilo ibaia (orduan Iteru) Antzinako Egiptoko gizartearen ardatz nagusia zen. Hiri gehienak bai bere bazterretan bai bere deltan zeuden. Egiptoko kulturan Nilo ibaia Harri Arotik zuen garrantzia. Saharako basamortua sortu zuen klima aldaketaren ondorioz, K.a. 8000 urte inguruan, eskualdeko biztanleak hara ailegatu ziren hiriak sortzeko. Han gizarteak bilakaera izan zuen bere baliabideei esker.
Antzinako Grezia eta Erroma garaietatik, Niloren iturriak bilatu egin dira, baina XIX. mendera arte ez zen ezer lortu.
[aldatu] Banaketa
Ohituraz, Nilo ibaia lau zatitan banatua izan da:
- Gaineko Nilo, Victoria lakuaren iturrietatik Nilo urdinera Khartumen.
- Goiko Nilo edo Bahr-al-Yabal, Ugandako Albert lakuaren iturrietatik Nilo zuriara doana eta Khartumen Nilo urdinarekin batzen dena.
- Erdialdeko Nilo Khartumetik Asuanera doana basamortua zeharkatuta, eta sei ur-jauzi famatuak dituena.
- Beheko Nilo Asuanetik Niloren deltara doana.