Nilometro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 30°0′24.70″N 31°13′29.92″E / 30.0068611°N 31.2249778°E / 30.0068611; 31.2249778

Nilometroa. Elefantina uhartea

Nilometroa, eraikuntza mailakatu edo putzu batzuei emandako izena da, ezberdinak diseinuari dagokionez, baina funtzio berberarekin: Nilo ibaiaren uren maila neurtzea.

Egoera ekonomikoaren eta zerga ezartzeen erreferentzia bezala hartzen zen.

Niloren uren maila, Elefantinan, sei metro baino beherago egoteak, lursail asko ezin zirela landu esan nahi zuen, eta, horren ondorioz, gosetea zetorren herrialde osora. Maila, zortzi metrotik gorakoa izanda, herriak uholdepean geratzen ziren, etxebizitzak suntsitzen zituen eta erabilezinik uzten zituen ureztatze kanalak.

Uda guztietan, uholde euriek, Etiopiako goi lurretan, Nilora bere ibaiadarretatik doan berebiziko ur emariaren gehitzea eragiten zuten. Ekaina eta iraila artean, Nilok, Egiptoko bere ibilguan zehar, gainezka egiten zuen, eta handik gertuko lautadak uholdepean uzten zituen. Urek atzera egiten zutenean, iraila edo urri inguruan, atzean, alubioi metaketa aberats bat uzten zuten, landu zitezkeen lurren emankortasuna mesedetzen zuena. Uholdea, -ajet- deitua egipziarren antzinako hizkuntzan, antzinako egipziarrek urtea banatzen zuten hiru urtaroetako bat zen.

Nilometro ospetsuenak Elefantina uhartean (Asuanen) eta Roda uhartean, Kairon daude.

Asuango presa eraiki zenean, Nilo ibaiaren uren maila mantendu egiten da urte osoan zehar, Egipto osoko uholde zikloa amaituz. Ura bonba bidez igotzen da, zelaiak, ongarri kimikoekin emankortzen dira eta lupetza, urtegi handiaren hondoan metatzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nilometro Aldatu lotura Wikidatan