Nim joko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nim jokoa: irudiko jokoa 1, 2 eta 3 piezako hiru pilarekin hasten da. Jokalari gorria eta berdea txandakatzen dira pila bat aukeratu eta bertatik nahi duten pieza kopurua kentzeko. Azken pieza kentzen duena jokalari berdea denez, horrek irabazten du.

Nim jokoan bi jokalarik zenbait multzotik piezak kendu behar dituzte txandaka, aldi bakoitzean multzo bat aukeratuz eta bertatik nahi adina pieza erretiratuz. Azken multzotik azken pieza kentzen duen jokalariak irabazten du, bertsio arruntenean. Batzuetan, pieza kopuru mugatu bat ken daiteke. Beste bertsio baten arabera, azken pieza kentzen duena galtzaile da. Joko abstraktoa da, matematikan sakon aztertu eta ondorio interesgarriak ekarri dituena, aljebran nahiz konbinatorian. Bertsio arruntean, multzoetako kopuruen batura bitarra 0 ez denean, mugitzen duen lehenengo jokalariak irabazteko estrategia ziurra du. Adibidez, bi multzo soilik daudenean, multzo batean aurreko jokalariak erreitratu duen pieza kopuru berdina beste multzotik erretiratuz irabazten du bigarren jokalariak. Multzo bakarra dagoenean, eta aldi bakoitzean gehienez 3 pieza ken daitezkeenean, lehenengo jokalariak 4 zenbakiaren multiploa den pieza kopuru bat utziz irabaziko du beti. Horrela, azkenean 4 pieza geratuko dira eta beste jokalariak egiten duena egiten duela, berak beti geratzen diren piezak eramango ditu azken mugimenduan.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]