Nimrod

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bibliako Hasiera liburuko hamargarren atalean, Nimrod (hebreeraz נִמְרֹד בן-כּוּשׁ Nimrōd ben Kûš), Kusen seme bat da, Kamen biloba eta Noeren birbiloba.

Lurreko lehen buruzagia izan zen. Jaungoikoaren mesedea zuen ehiztari ausart bat zen. Judutar eta musulmandar tradizioak, Babilonia, duela lau mila eta bostehun urte sortu zuela dio, eta, Babelgo dorrea ere eraiki zuela. Bere alaba Azurad Eberrekin ezkondu zen, nork Nimrodi Babelgo dorrea egiten laguntzeari uko egin zion, eta, honen ondorioz, euren hizkuntza, hebreera, garbi mantendu zen.

Babel, Erec, Akad eta Kalan domeinatzen hasi zen, Sinarko lurrak. Ondoren, bere domeinuak, Assurrera hedatu zituen, non Ninive, Rehobot-Ir, Quelah eta Ressen hiriburua eraiki zituen, azken hau, Ninive eta Quelahren artean.

Judaismoaren arabera, Nimrodek, denbora batez hartu zuen Abraham gaztea, nor, bere aita Tarek, idolo jentilak zituen aldare bat hautsi ziolako zigortu zuen. Urte batzuk beranduago, hain etsaitu ziren, ezen, Abraham Harrango oasian kanpatua zegoen bitartean, Nimrodek sute bat piztu zuen Abraham hiltzeko, baina honek, ihes egitea lortu zuen.

Bibliako tradizio egiptoarrak, Egiptoko I. dinastiako Semerkhet faraoiak hil zuela dio, bere senide Semekin lotzen duena, Noeren semea.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nimrod Aldatu lotura Wikidatan