Ninfa (biologia)
Wikipedia(e)tik
Ninfa, biologian, metamorfosi ez-osoa duten artropodoen (intsektuena, bereziki) gazte-forma da. Helduaren antzekoa izaten da, baina hegogabea edo hego ez-osoak dituena[1]. Besteak beste, ortoptero (kilker eta matxinsaltoak), hemiptero (txitxar eta zimitzak), efemeroptero, termita, labezomorro eta odonatoen kasua da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/08/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.