Nino Benvenuti
Wikipedia(e)tik
Nino Benvenuti (Trieste, Italia, 1938 -) boxeolari italiarra da.
Biografia[aldatu]
1960an, welter pisuko urrezko domina irabazi zuen Erromako Olinpiar Jokoetan. 1963an, pisu ertaineko Italiako txapelduna izan zen, eta 1967an, kategoria horretako munduko txapelduna. Superwelter pisuko munduko txapelketa ere irabazi zuen, 1965ean.
1971n, bertan behera utzi zuen boxeoa. Bere karreran jokatutako 90 borroketatik, 82 irabazi, 1 berdindu eta 7 bakarrik galdu zituen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.