Nirvana (musika taldea)
Wikipedia(e)tik
| Nirvana | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Jatorria | Seattle (AEB) | |
| Musika mota | Rock alternatiboa Grungea |
|
| Urteak | 1987 - 1994 | |
| Diskoetxeak | Sub Pop DGC Records |
|
| Taldekideak | ||
| Kurt Cobain Krist Novoselic Dave Grohl |
||
Nirvana Ameriketako Estatu Batuetako Seattleko grunge musika taldea zen. 1991eko Nevermind diskoko Smells Like Teen Spirit kantaren bidez Nirvanaren izena (eta, haiekin batera, grunge-a eta rock alternatibo estiloa ere) musikazale gehienengana iritsi zen. Seattle hirian sortu ziren beste talde batzuk ere ospetsuak izan ziren 90 hamarkadako lehen erdian, hala nola, Alice in Chains, Pearl Jam eta Soundgarden. Haien estiloa —Seattle soinua— garai hartako entzunenetakoa izan zen Estatu Batuetan.
Kurt Cobain kantaria belaunaldi bateko bozeramailetzat jo zen, baina halako tituluak zein neurriz kanpoko arreta arbuiatzen zituen, zaleek arreta musikan jar zezaten nahi baitzuen. Hirugarren diskoa, In Utero izenekoa, erronka izan zen, taldeak joera nagusitik aldendu nahi zuelako. Horretarako, distortsioz bete zituzten kantak, soinua zikin balego bezala. Taldearen ospea gutxitu bazen ere, zale fidelek 1993ko MTV Unplugged azken diskoan Nirvanaren barneko ilunaz gozatu ahal izan zuten.
Cobainek 1994an bere buruaz beste egin zuenean bukatu zen taldea, baina haren itzalak bizirik dirau, zeren bilduma berriak ateratzen direnean, mundu osoan etengabe saltzen baitira.
[aldatu] Taldekideak
[aldatu] Diskografia
Albumak eta konpilazioak
- Bleach - (1989)
- Nevermind - (1991)
- Incesticide - (1992)
- In Utero - (1993)
- MTV Unplugged in New York - (1994)
- From the Muddy Banks of the Wishkah - (1996)
- Nirvana - (2002)
- Sliver - The Best of the Box - (2005)
[aldatu] Kanpo loturak
| Nirvana | ||
|---|---|---|
|
Kurt Cobain • Krist Novoselic • Dave Grohl Diskografia: Estudiokoak: Bleach • Nevermind • In Utero Zuzenekoak: MTV Unplugged in New York • From the Muddy Banks of the Wishkah Bildumak: Incesticide • Nirvana • Sliver - The Best of the Box |
||

