Nisaba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nidaba, Nisaba edo Nanibgal, Sumerian ugalkortasunaren jainkosa, eta, Asirian, idazketa eta astrologiarena izan zen, baita Nansheren laguntzailea ere. Enlilen alaba bezala aipatzen da, baina, beranduago, Enkiren, are Anuren alaba bezala agertzen da (Nanshe eta Ningirsuren arreba-ahizpa?). "Enlil eta Ninlil, Suden ezkontza" izeneko Miguel Civilen lanean, Nunbarsegunu balitz bezala ere agertzen da, eta, kasu horietan, Haiaren emazte eta Ninlilen ama bezala agertzen da. Bere gurtza guneak Uruk eta Ummako E-Zagina izan zen.

Ikus, gainera[aldatu]