Nizar Qabbani
Wikipedia(e)tik
Nizar Qabbani (Damasko, Siria, 1923 - 1998) poeta eta diplomatikoa izan zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen (1945), Damaskon. Siriako enbaxadore izan zen Europako hainbat hiriburutan: Paris, Londres, Madril, Pekin. Aurre egin zien islamiar integristei, eta, horregatik, behin baino gehiagotan zentsuratu zioten bere obra. Hala ere, herriak aintzat hartu zuen bere bertsoen sakontasuna, eta buruz ikasi zituen bere poemetako asko. "Emakumeen eta maitasunaren poeta" esan zitzaion, eta hogeitaka poema-liburu argitaratu zituen, bertso argi soilekin. Poema horietako asko beren abestietan baliatu dituzte arabiar musikariek.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.