Noa
Wikipedia(e)tik
Noa edo jaiotzez Achinoam Nini (Tel Aviv, 1969ko ekainaren 23a-) abeslari israeldarra da.
Guraso yemendarrak ditu eta umetan New Yorken bizi izan zen, AEBetan, geroago Israelera itzuli den arren.
Hainbat sari lortu ditu musika arloan, eta kolaborazio ugari egin izan ditu beste abeslari eta musikari ezagun batzuekin.
Politikaren arloan publikoki bere jarrera erakutsi izan du sarritan, Palestinarekin bere herrialdeak daukan arazoa konpontzeko elkarrizketa erabiltzearen alde azalduz.
Diskografia [aldatu]
- Achinoam Nini and Gil Dor Live (1991)
- Achinoam Nini and Gil Dor 1993)
- Noa (1994)
- Calling (1996)
- Achinoam Nini (1997)
- Achinoam Nini & the Israel Philharmonic Orchestra (1998)
- Blue Touches Blue (2000)
- First Collection (2001)
- Now (2002)
- Noa Gold (2003)
- Noa Live (2005)
- Genes & Jeans (2008)
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Noaren webgune ofiziala