Noain (kontzejua)

Koordenatuak: 42°45′33″N 1°38′01″W / 42.75917°N 1.63361°W / 42.75917; -1.63361
Wikipedia, Entziklopedia askea
Noain
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaNoain Elortzibar
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°45′33″N 1°38′01″W / 42.75917°N 1.63361°W / 42.75917; -1.63361
Demografia
Biztanleria6.972 (2020:  7)

Noain Noain Elortzibar udalerriko herriburua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 4.584 biztanle zituen. Izan ere, udalerrian bizi den biztanleetatik % 75 Noainen bizi dira.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noain kontzejua Elortzibarko ipar-mendebaldean dago, herri mugakideak honakoak dira: Imarkoain hego-ekialdean, Beriain hegoaldean, eta Taxoare ekialdean.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noain kontzejuko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
3.385 3.412 3.481 3.550 3.623 3.856 4.061 4.584

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Noaingo Ubidea, Noaingo monumenturik ezagunena da, Ventura Rodriguez arkitektoak diseinatu zuen 1782. urtean eta Subitzako urak Iruñerrira ekartzeko eraiki zen. Eraikitze lanak 1790. urtean amaitzean, ubideak 97 arku eta 1.245 metroko luzera zeukan. Dena den, eraiki eta ehun urtera, ubidea erabiltzeari utzi zitzaion, Iruñearen ur-beharrizanak handitu zirelako. Ubidea eraiki zenetik aldaketa batzuk jasan ditu, 1858. urtean, bi arku elkartu ziren, burdinbidearen igarotzea errazteko eta azkenik 1974. urtean AP-15 autobidea igarotzeko, bi arku desagertu ziren.
  • San Miguel eliza, uda garaian bakarrik erabiltzen den eliza gotikoa da

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeju honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 2 linea daude:

Gainera, Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 322 lineak zerbitzua ematen dio kontzeju honi:

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
322 Iruñea NoainTebasArrizabalagaUntzueMendibilBarasoainGarinoainPuiu Tafalla

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa