Noaingo gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Noaingo gudua
Nafarroako konkista
Batallanoain.JPG
Gudua gogorarazteko oroigarria
Data 1521eko ekainaren 30a
Lekua Getze
 EH
Emaitza Espainiarren garaipena
Gudulariak
Flag of Cross of Burgundy.svg Espainiako Inperioa Bandera Navarra.svg Nafarroako Erresuma
Flag of France (XIV-XVI).svg Frantziako Erresuma
Buruzagiak
Karlos I.a Espainiakoa
Iñigo Fernandez de Velasco
Antonio Manrique de Lara
Henrike II.a Nafarroakoa
Frantzisko I.a Frantziakoa
Andre Foixkoa
Indarrak
30.000 baino gehiago 8.000 eta 10.000 artean
Galerak
300 inguru 5.000 baino gehiago

Noaingo gudua 1521eko ekainaren 30ean egin zuten eta Espainiako Inperioak eginiko Nafarroako konkistaren gudu bakarra zen. Alde batetik, nafar armadak, frantsesen laguntza zuena[1][2], eta, bestetik, inperial armadak hartu zuten parte. Nafarrek galdu ondoren, Labrit leinuaren Erresuma berreskuratzeko aukerak bukatu ziren.

Aurretikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1512an Fernando Katolikoak Nafarroako Erresuma konkistatu ondoren, 1515ean Gaztelako koroaren barruan sartu zuen. Hirutan saiatu zuten Nafarroako erregeek Erresuma berreskuratzea. 1521ean, Henrike II.a Nafarroakoa "Zangozakoak", Karlos I.a Espainiakoaren aurka hasitako Gaztelako komuneroen gerra aprobetxatzea[3] erabaki zuen Karlos I.a, gaztelarrek ezingo zutela aurka atera pentsatuz.

Horretarako iparraldetik bidali zuen Andre Foixkoak zuzendutako 12.000 oinezko, 800 lantza eta 29 artilleria-piezak osatutako armada[4]. Gainera Iruñea, Lizarra, Tafalla eta Tuteran hasitako altxamenduaren laguntzaz, gaztelarrak bota zituzten Nafarroatik.

Behin Nafarroa berreskuratuta, Andre Foixkoa Logroñorako bidea hartu eta hiria setiatu zuen. Bitartean, Gaztelako Erresumak hiru armada prestatu zituen. Ekainaren 11ean nafar-gaskoien erretreta hasi ekainaren 30ean Getzen aurpegia eman arte.

Guduaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, gudua Getzen kokatu zen, Noain eta Iruñea artean dagoen ordoki zabalean. Armada inperiala 30.000 lagun baino gehiagok osatua zen Gaztelako kondestablea zen Iñigo Fernández de Velascok eta Naiarako duke eta Nafarroako erregeordea zen Antonio Manrique de Larak zuzenduta.

Hona hemen Armada inperiala osatu zuten armada-gorputzek:

Askotan, Gaztelako komuneroen gerraren galtzaileak errekrutatuak izan ziren.

Nafar-gaskoien armadak askoz soldadu gutxiago zituen, agian 8.000 eta 10.000 artean, eta Asparrotseko jauna zen Andre Foixkoa zuen buruzagia. Nafarrek hasi baino lehen zenbait akats izan zituzten, adibidez bidean zeuden errefortzuak ezi itxarotea (Iruñea eta ingurunetik 6.000 lagun eta Tafallatik beste 2.000).

Nafarrek aurrea hartu zuten, arratsaldean erasotuz (iturrien arabera 14:00 eta 17:30 artean), gaztelarrak ustekabean harrapatu eta hasieran zigorra latza ezarriz. Nafar-gaskoien artilleriak gaztelarrak zeuden landak bipildu zituzten. Hala ere, Gaztelako Almirantearen zaldunek egoera aldatu zuten, Erreniega mendia azkar zeharkatuz eta nafar-gaskoien hegala eta atzeguardia erasotuz. Gaztelako Erresumako oinezkoek, zaldunek hasitakoa bukatu zuten.

Gudua luzea eta odoltsua izan zen. Nafarrek amore eman zutenean, 5.000 erori baino gehiago izan zituzten eta Asparrotseko jauna zen Andre Foixkoa harrapatua izan zen (kronikak zioen bekokian mazo bateko kolpea hartuta, ia itsua, beaumondarren buruzagia zen Frantses Beaumontekoari ezpata errenditu ziola). Gero, Karlos I.ak askatua zen, bahisaria ordaindu eta gero.

Porrota eta gero, ihes egitea lortu zutenak Miguel Xabierkoa (Frantzisko Xabierkoaren anaia), Arnault Agramondekoa, Cousseranseko gotzaina, Fadrike Nafarroakoa edo Remiro Goñi ziren. Bataila honen ondorioz, Gaztelako Erresumak behin betiko konkistatu zuen Nafarroako Erresuma eta gaztelarrek, oinaztarren laguntza zutenak, laster hartu zituzten beste gotorlekuak, ia erresistentzia aurkitu gabe.

Hala ere, iheslari batzuk Nafarroa Beherean berrantolatu zuten armada txikiago bat eta Baztan-Bidasoa ibarrak, Amaiurko gaztelua eta Hondarribia berreskuratu zituzten. Laster galdu zuten berreskuratutakoa.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joxe Ulibarrenak 1996an ordokian dagoen muinoxkan oroigarria egin zuen batailan eroriak omentzeko. Hantxe urtero ekainaren azkeneko igandean abertzaleak biltzen dira[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wim Blockmans, "Emperor Charles V, 1500–1558" New York: Oxford University Press, 2002. ISBN 0-340-73110-9 ,51–52. orr.
  2. Francis Hackett, "Francis the First". Garden City, New York: Doubleday, Doran & Co., 1937, 226. orr.
  3. Boissonnade. Histoire de la réunion de la Navarre à la Castille, 543-545. orr.
  4. Gérard Folio, 26. orr
  5. Gaizka Aranguren. Noaingo gudua, 2002 . Iturralde

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urzainki Mina, Tomás; Olaizola Igiñiz, Juan Maria (1998), La Navarra marítima, Ensayo y testimonio (1. argitaraldia), Iruñea: Pamiela, ISBN 9788476812938, http://tomasurzainqui.eu/index.php?option=com_content&view=article&id=87%3Ala-navarra-maritima&catid=24%3Ahistoria&Itemid=205&lang=es .

  • Pedro Esarte Muniain, Navarra, 1512-1530, ISBN 84-7681-340-6
  • Agosti Xaho eta Charles Louis Belzuntze, Histoire primitive des Euskariens-Basques, langue, poésie, moeurs et caractère de ce peuple 454. orr 1847.
  • Prosper Boissonnade, Histoire de la réunion de la Navarre à la Castille - essai sur les relations des princes de Foix-Albret avec la France et l'Espagne (1479-1521) Paris: Picard 1893.
  • Gérard Folio, «La citadelle et la place de Saint-Jean-Pied-de-Port, de la Renaissance à l’Époque Contemporaine», Cahier du Centre d’études d’histoire de la défense n° 25: Histoire de la fortification, 2005. ISBN 2-11-094732-2. Interneten eskuragarri.
  • Pedro Pablo Arrinda eta Mikel Agirregabiria, El sitio de Logroño y la batalla de Noain. 1521. Interneten eskuragarri.