Espainiako lorategietako gauak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noches en los jardines de España» orritik birbideratua)
Espainiako lorategietako gauak
Jatorria
Sorrera-urtea1900(e)ko hamarkada
Estreinaldi-data1916ko apirilaren 9a
Mugimenduainpresionismoa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Nori eskainiaRicard Viñes (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaManuel de Falla

IMSLP: Noches_en_los_Jardines_de_Espa%C3%B1a_(Falla,_Manuel_de) Edit the value on Wikidata
Generalifeko lorategiak

Espainiako lorategietako gauak[1] (gaztelaniaz: Noches en los jardines de España) Manuel de Falla (1876-1946) musikari eta konposatzaile andaluziarrak idatzitako musika lan bat da.

Manuel de Fallak, lan hau, 1909an hasi zuen, piano bakarlariarentzako nokturno multzo bat bezala, baina Ricardo Viñes piano-jotzaileak, nokturnoak, pianoa eta orkestrarentzako lan batean bihurtzea iradoki zion. Fallak, lan hau, 1915ean amaitu zuen, Ricardo Viñesi eskainiz. Lehen aldiz, 1916ko apirilaren 9an interpretatu zuen Madrilgo Orkestra Sinfonikoak Madrilgo Errege Antzokian, orkestraren zuzendari bezala Enrique Fernández Arbós, eta, piano-jotzaile bezala, José Cubiles zeudelarik.

Lanak, hiru lorategi deskribatzen ditu:

  • En el Generalife (Alhambra)
  • Danza lejana (bigarren lorategi hau ez dago identifikatzerik)
  • En los jardines de la Sierra de Córdoba (korpuseko ijitoen festa)

Fallak, Noches en los jardines de España "inpresio sinfoniko" bezala deskribatu zuen. Pianoaren zatia, landua, distiratsua eta elokuentea da, baina ez oso dominatzailea. Orkestraren partitura, joria da. Cádizeko maisuaren lanik inpresionistena da.

Instrumentazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko lana, honako musika tresna hauentzat idatzia dago: 3 zeharkako txirula eta piccolo bat, 2 oboe eta ingeles korno bat, 2 klarinete, 2 fagot, 4 tronpa, 2 tronpeta, 3 tronboi eta tubabat, tinbalak, txindatak, triangelua, zelesta, harpa eta harizko musika tresnak.

Gutxi gora-behera, 22 eta 26 minutu arteko iraupena du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]