Nodicia de Kesos

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nodicia de Kesos edo Documento de Kesos (Astur-leonesez Gazta zerrenda) bezala ezagutzen den dokumentua Leóndik gertu aurkitutako erromantzez idatzitako testua da, 974 eta 980 urteen artekotzat joa.[1][2]Iberiar hizkuntza erromantzeen eboluzioan kontutan har daitekeen testu zaharrenenetariko bat da, nahiz eta, José Ramón Moralak dioen moduan, Leongo artxiboei bakarrik erreparatuz, mila lekukotza linguistiko edo gehiago aurki daitezkeeen, Nodicia de Kesos baino zaharragoak, erromantze goiztiarrez testigantza baliotsuagoa ematen dutenak. Berez, idatziko hizkuntzas ezin daiteke leonesa kontsideratu, latin arruntetik bereizten eta hainbat protoerromantzeetan zatitzen ari den latinaren etapa bat baizik.

Dokumentua aspalditik da ezaguna. Izan ere, Ramón Menéndez Pidalek 1926ko Orígenes del español (Espainieraren jatorria) bere lanean X. mendeko penintsulako erromantzeen egoera aztertzeko darabil.

Testua bera izaera funtzionaleko oharra da: Leondik gertu dagoen La Rozuela herriko Justo y Pastor santuen monasterioko lekaide despentsariak egindako gazten zerrenda da. 956 urteko dohaintza dokumentu baten atzekaldean idatzita dago. Berrerabilitako pergamino bat izanez gero, legezko balioa galdua izan beharko luke. Arrazoiketa honi jarraiki Ramón Menéndez Pidalek 980 urtean datatu zuen Nodicia. J.M. Fernández Catón eta beste ikerlari batzuek[1] apur bat lehenagoko data bat proposatzen dute, 974-975 urteen bueltan, testuko erreferentzia historiko bat dela-eta, zehazki Ramiro III.ren bisita baten aipamena.

Nodicia de Kesos dokumentuaren garrantzia bere antzinatekotasunean datza: idatzia erromantze oso zaharrean idatzita dago. Gainera, formula latindar errepikakorrez jositako garaiko hizkuntza juridikotik kanpo dago. Despentsariak eredurik gabe idatzi behar izan zuen erromantzez, beraz, modu erabat  aske eta bat-batekoan idatzita dago, garai hartan hitz egingo zen hizkuntzara hurbiltzen delarik.

Jatorrizkoa Leongo Katedraleko artxiboan aurkitzen da , 852v Eskuizkribua signaturapean .

Idatzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernández Catón et al.-en edizioaren arabera, (2003):

(1. zutabea)

(Christus) Nodicia de / kesos que / 3 espisit frater / Semeno: In Labore / de fratres In ilo ba- / 6 celare / de cirka Sancte Ius- / te, kesos U; In ilo / 9 alio de apate, / II kesos; en que[e] / puseron ogano, / 12 kesos IIII; In ilo / de Kastrelo, I; / In Ila uinia maIore, / 15 II;

(2. zutabea)

/ que lebaron en fosado, / II, ad ila tore; / 18 que baron a Cegia, / II, quando la talia- / ron Ila mesa; II que / 21 lebaron LeIone; II / ...s...en / u...re... / 24...que.... / ...c... / ...e...u... / 27 ...alio (?) ... / ... / ... / g...Uane Ece; alio ke le- / 30 ba de sopbrino de Gomi / de do...a...; IIII que espi- / seron quando llo rege / 33 uenit ad Rocola; / I qua Salbatore Ibi / uenit.

Zeinak esan nahi baitu:

« Jimeno anaiak gastaturikoa gazten zerrenda: Fraileen lanean, San Justotik hurbil dagoen mahastian, bost gazta. abadearen bestean, bi gazta. Aurten jarritakoan, lau gazta. Castrillo-koan, bat. Mahasti nagusian, bi (...) dorrera ozterartean eramanak, bi. Cea-ra eramanak mahaia moztu zutenean, bi. Leónera eraman zituzten bi (...) Gomi-ren ilobak daraman beste bat (...) errege Rozuela etorri zenean gastaturiko beste lau. Bat Salbatore hona etorri zenean. »

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b J.M. Fernández Catón, J. Herrero Duque, M.C. Díaz y Díaz, J. A. Pascual Rodríguez, J.M. Ruiz Asencio, J. R. Morala Rodríguez, J. A. Fernández Flórez eta J.M. Díaz de Bustamante, Documentos selectos para el estudio de los orígenes del romance en el Reino de León. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "caton" defined multiple times with different content
  2. «Menéndez Pidalek, «zehaztasun nahikoarekin» 980 urte inguruan datatua», Diario de León.es, 2008ko abuztuaren 20a.