Noomi Rapace

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Noomi Rapace

Noomi Rapace (Norén jaiotza izenez, 1979ko abenduaren 28a, Hudiksvall) aktore suediarra da. Espainiar jatorria du, bere aita Rogelio Durán flamenko abeslari badajoztarra zen.

Haurtzaroa Järnan igaro zuen eta gero Flúðirren (Islandia). 5 eta 8 urte zituen bitartean Flúðirren bizi izan zen bere ama eta ugazaitarekin. 7 urterekin, Hrafn Gunnlaugssonen Í skugga hrafnsins filman paper txiki bat izan zuen. Film horretan parte hartu izanak, aktore izatera bultzatu zuen. 1996an estreinatu zen telebistan Tre kronor telesailarekin.

1998tik 1999ra Skara Skolscenen ikasi zuen. 2000tik 2001era Theater Plaza, 2001ean Orionteatern, 2002an Teater Galeasen, 2003an Stockholms stadsteater antzeztokietan antzezteaz gain, Royal Dramatic Theatre-en ere aritu zen.

Noomi Rapace Ola Rapace aktorearekin ezkonduta dago. Noomi, Stieg Larsson idazle suediarraren Millennium Trilogian oinarritutako filmetan Lisbeth Salander pertsonaia antzezteagatik ezaguna da.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

External Links[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Noomi Rapace Aldatu lotura Wikidatan