Nora Ephron

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nicholas Pileggi and Nora Ephron at the 2010 Tribeca Film Festival
Nicholas Pileggi eta Nora Ephron, 2010eko Tribeca Zinema Jaialdian

Estatubatuar eleberrigilea, gidoigilea eta zinema-zuzendaria (New York, 1941). Los Angelesen egin zituen ikasketak. Kazetari gisa aritu zen lanean 1963tik 1968ra, New York Post egunkarian. 1970eko hamarraldian, zutabegilea izan zen Esquire eta New York aldizkarietan. Wallflower orgian (1979), Entsalada eroa (1975) eta Emakumeei buruzko gauzak (1978) lanetan biltzen ditu bere artikuluak eta zutabeak. Samintasuna (1983) eleberria oinarri hartuta (bere ezkontzari eta dibortzioari buruzkoa), Amaitu da pastela (1986) filmerako gidoia idatzi zuen. Alice Arlenekin batera, Cookie (1989) filmerako gidoia idatzi zuen, eta ahizpa Delia Ephronekin, Silkwood (1983) eta Hau da nire bizitza (1992) filmetako gidoiak. Noraren gidoiak dira, halaber, Harryk Sally aurkitu zuenean (1983) eta Nire zeru urdina (1990) filmekoak. Horretaz gainera, Hau da nire bizitza filmaren zuzendaria izan da, eta Zerbait gogoratzeko (1993) filma idatzi eta zuzendu du. Julia & Julia du azken lana (2009).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nora Ephron Aldatu lotura Wikidatan