Noradrenalina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Noradrenalinaren egitura kimikoa.

Noradrenalina (norepinefrina ere deitua) giltzurrungaineko guruinek jariatutako hormona da, C8H11NO3 formula duena. Katekolamina bat da, hots, katekol eta amino taldeak dituen molekula bat. Katekolamina guztien antzera tirosina aminoazidotik eratorria da.

Bere egitura kimikoak antza handia du adrenalinarekin, baina horren aldean metilo taldea falta zaio. Halaber, adrenalinaren molekula aitzindaria da.

Hormona izateaz gain noradrenalina ere neurotransmisorea da, hots, neuronen arteko eta neurona bat eta beste zelula baten arteko mezu elektrikoen transmititzailea.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giltzurrungaineko guruinek bi zati dituzte: azala eta muina. Azalak kortisona, kortisola eta aldosterona hormonak jariatzen ditu. Muinari, berriz, adrenalina eta noradrenalinaren ekoizpena dagokio.

Muinak nerbio-bukaera ugari ditu, oso inerbatua da. Azalak, aldiz, ez.

Nerbio-sistemaren hainbat neuronek (nerbio-sistema sinpatikoarenak, batez ere) noradrenalina ere sintetizatzen dute.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adrenalinaren antzera, noradrenalinak organismoa prestatzen du alarma egoera baten aurrean erantzun azkarra emateko: odoleko glukosa maila igo (gibeleko glukogenoaren hidrolisia sustatuz), erritmo kardiakoa areagotu eta odol-zirkulazioa bizkortzen du.

Hormona eta neurotransmisore honen beste efektu batzuk hauek dira:

  • arreta eta kontzentrazioa bizkortzen ditu
  • buruko funtzioetan eragina du. Esaterako, entzefaloan noradrenalina gutxi dagoenean depresiorako joera ager daiteke.
  • noradrenalinaren maila txikiek logura, nekea eta depresioa eragiten dute.