Norbert Wiener

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Norbert Wiener, American mathematician
Norbert Wiener

Norbert Wiener Estatu Batuetako matematikaria izan zen (Columbia, Montana, 1894 - Stockholm, Suedia, 1964). A. Rosembluethekin batera zibernetika sortu eta definitu zuen, eta informazio-kontzeptuari oinarri matematikoa eman zion. 14 urte besterik ez zuela graduatu zen Matematikan, eta gerora Biologia ikasten hasi zen Harvarden; konturatu zen baina, laborategian ez zela oso trebea, eta utzi egin zuen karrera. Filosofia ikasten hasi zen, eta 18 urterekin lortu zuen doktoretza, matematika-logikaren gainean egindako tesiarekin. Gerora, informazio selektiboaz eta entropia negatiboaz aritu zen, eta bere lan ezagunena, informazioari buruzko teoria matematikoa, sortu zuen. 1948. urtean Cybernetics: or, Control and Communication in the Animal and the Machine (Zibernetika, edo animaliaren eta makinaren arteko komunikazioa eta kontrola) izeneko obra argitaratu zuen; bertan, kontrol automatikoa duten sistemen printzipioak eta aplikazioak azaldu zituen. Obra horrek eragin handia izan zuen hainbat alorretako zientzialarien artean. Wienerrek gizarte-zientzietan, eta bereziki psikologian, matematika aplikatzeko oinarriak ezarri zituen. Aipagarriak ditu orobat The Human Use of Human Beings (1954) eta Nonlinear Problems in Random Theory (1958).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]