Nordaustlandet

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nordaustlandet
Nordaustlandet1 (js).jpg
Geografia
Nordaustlandet.png
Kokalekua Ozeano Artikoa
Koordenatuak 79°48′N 22°24′E / 79.8°N 22.4°E / 79.8; 22.4Koordenatuak: 79°48′N 22°24′E / 79.8°N 22.4°E / 79.8; 22.4
Uhartedia Svalbard
Azalera 14443
Punturik garaiena Norddomen 700
Administrazioa
 Norvegia
Demografia
Biztanleria 0

Nordaustlandet (euskaraz Ipar-ekialdeko Lurraldea), Svalbard uharteetako uharte bat da, bertan inor bizi ez dena, eta, bere izenak dioen bezala, Spitsbergen uharte nagusitik ipar-ekialdera kokatua dagoena. Bi uharte hauek, Hinlopen itsasarteak banatzen ditu. Uhartea, Ozeano Artikoa eta Barentseko itsasoaren arteko mugetako batean kokatua dago.

Administratiboki, Svalbardena da, Norvegiaren mende dagoen lurraldea.

Geografia [aldatu]

Uharte hau, uhartediko bigarren handiena da azalerari dagokionez, 14.443 kilometro karraturekin.

Nordaustlandet uhartearen zatirik handiena, izotz geruza handiek estaltzen dute, horietatik nagusienak, Austfonna (Europako bigarren glaziarrik handiena, Sørfonna izeneko bere hegoaldeko zatiarekin) eta Vestfonna direlarik. Gainontzekoa, elur-oreinak eta mortsak bizi diren tundra da.