Norman McLaren

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Norman McLaren

Norman McLaren Kanadako zinema-zuzendaria izan zen (Stirling, 1914 - Montréal, 1987). Sortzez eskoziarra, Glasgowen hazia. Hango Zine Kluba sortu eta kamerarik gabeko filmak egiten hasi zen, filmaren negatiboa zuzenean inprimatuz. Abstraktua landu zuen, eta paper zatiz eginiko marrazki biziak sortu zituen irudi eta soinu zoragarritan. Montrealgo zinema-marrazkigintza industriaren antolatzailea da, eta han egin zituen bere lan nagusiak. Unesco erakundearen eskariz, bere teknikaren berri eman zuen Txinan eta Indian. XX. mendearen erditik aurrerako zinemagile esperimental garrantzizkoena izan zen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]