Normandiako Lehorreratzea
| Normandiako Lehorreratzea | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Mendebaldeko Frontea – Bigarren Mundu Gerra | |||||||
|
Soldadu aliatuak Normandiako kostaldea aurrean dutela |
|||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Indarrak | |||||||
| 1.000.000 soldadu | 380.000 soldadu | ||||||
| Galerak | |||||||
| ~10.264 hildako, zauritu edo desagertu | ~4000-9000 hildako, zauritu edo desagertu | ||||||
Normandiako Lehorreratzea Bigarren Mundu Gerran Alemaniaren eta Aliatuen artean burututako borroka izan zen, 1944ko ekainaren 6an hasia. Neptuno Operazioa, erasoaren lehendabiziko fasea 1944ko ekainaren 30ean bukatutzat jo zen, eta, Overlord Operazioa, zeinek lehenengo eraso hori nahiz frontea egonkortu arteko gudak ere bere baitan hartzen zituen, ofizialki, 1944ko abuztuaren 19an, Sena ibaia zeharkatzean, amaitu zen. Normandiako Lehorreratzeak gaur egun ere itsasotik egindako eraso handiena da, Mantxako kanala 3.000.000 soldaduk gurutzatu baitzuten.
Aliatuen aurrera egitea oso gogorra suertatu zen, batik bat estreinako etapetan, zeren, naziek lehorreratzea beste toki batean gertatuko zela uste arren, kostaldea oso ongi babestuta baitzeukaten. Aliatuen garaipenarekin, Hitlerrek bi fronteko gerran jardun behar izan zuen, eta, beraz, armadak eta hornigaiak mendebaldean nahiz ekialdean banatu behar izan zituen.