Norodom Sihanouk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Norodom Sihanouk 
Preahmâhaviraksat
Norodom Sihanouk

Coat of arms of Cambodia.svg
Kanbodiako Erregea
1941ko apirilaren 25a – 1955ko martxoaren 25a
Aurrekoa Sisowath Monivong
Ondorengoa Norodom Suramarit

Kanbodiako Erregea
1993ko irailaren 24a – 2004ko urriaren 7a
Aurrekoa Chea Sim
Ondorengoa Norodom Sihamoni
Izen-soa Preah Karuna Preah Bat Sâmdech Preah Norodom Sihanouk Preahmâhaviraksat

Jaiotza 1922ko urriaren 31
Phnom Penh, Frantziar Indotxina
Heriotza 2012ko urriaren 15a (89 urte)
Beijing, Txina
Alderdi Politikoa Sangkum Reastr Niyum
Beste afiliazio politikoak Norodom Etxea
Ezkontidea Norodom Monineath
Phat Kanhol
Sisowath Pongsanmoni
Norodom Thavet Norleak
Sisowath Monikessan
Mam Manivan Phanivong
Senideak Aita: Norodom Suramarit
Ama: Sisowath Kossamak
Seme-alabak 14 seme-alaba
Erlijioa Theravada budismoa
Sinadura Norodom Sihanouk-ren sinadura

Norodom Sihanouk (Khmereraz: នរោត្តម សីហនុ; 1922ko urriaren 31 - 2012ko urriaren 15a) Kanbodiako Erregea izan zen 1941tik 1955ra eta ondoren 1993tik 2004ra. Kanbodiako agintaria izan zen, gainera 1953tik 1970era. Bere bigarren abdikazioaren ostean (2004a) Kanbodiako Errege Aita gisa ezaguna izan zen (Preahmâhaviraksat), eta izendapen horrekin hainbat ardurari eusten zizkion.

Norodom Suramarit eta Sisowath Kossamaken semea, Sihanoukek hainbat ardura izan zituen 1941tik aurrera. Horregatik Munduko Errekorren Guiness Liburuaren arabera kargu ezberdin gehiago izan dituen politikaria dela aipatzen du. Ardura horien artean bi aldiz errege izatea, bi aldiz printze subiranoa, behin presidente, bi aldiz lehen ministro eta deserriko gobernuetan hainbat kargu daude. Khmer Gorrien gobernuaren estatu buru ere izan zen, 1975-1976 artean.

Hauetako kargu batzuk ohorezkoan ziren, adibidez Kanbodiako Errege konstituzionala izatea, bere azken ardura. Sihanouken benetako monarkia 1953ko azaroaren 9an hasi zen, Frantziatik independizatu zenean eta 1970ko martxoaren 18an bukatu zen, Lon Nol jeneralak bere aurkako estatu-kolpea eman zuen arte.

1941ean izendatu zuten errege. 1955ean bere aitari utzi zion erregetza, eta hauteskundeen ondoren Lehen Ministro izendatu zuten. Neutraltasunaren aldekoa zen, eta usadio budistan oinarritutako sozialismoa ezartzen saiatu zen. 1960an estatuburu izendatu zuten, eta Estatu Batuekiko harremanak eten zituen; 1970ean Lon Nol jeneralak Estatu Batuen laguntzaz estatu-kolpe bat eman zuenean Sihanuk Pekinen erbesteratu zen; han atzerriko gobernua osatu zuen, eta agintari berriei aurka egiten zieten indar politiko guztiak elkartu zituen Kanbodiako Fronte Batuan. 1975ean Khmer Gorriek Lon Nol jenerala aginpidetik bota eta aginpidea eskuratu zutenean, Phnom Penha itzuli zen, baina Khemer Gorriek bahituta eduki zuten. 1979an Vietnamek Kanbodia inbaditu zuenean, erbesteratu egin behar izan zuen. 1982an vietnamdarren aurkako koalizio baten buru izan zen. 1991ko su-eten hitzarmenaren ondoren, Sihanuk Kanbodiara itzuli zen eta nazio-batzordearen buru izan zen 1993ko maiatzeko hauteskundeak arte. Kanbodiara itzuli ondoren, 1993an konstituzio berri bat idatzarazi zuen. Era horretan, beste aldi bat hasi bat Kanbodian, Sihanoukeren agintaritzapean. Urte horretan bertan minbizia aurkitu zitzaion, eta orduz geroztik eritasunaren mende bizi da. 2003an bere semeari (Norodom Sihamoni) utzi zion erregetza, eta erbesteratu zen, Pyongyangera lehendabizi eta Pekinera ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Norodom Sihanouk Aldatu lotura Wikidatan