Norops

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Norops
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Familia: Dactyloidae
Generoa: Norops
Guyer & Savage, 1986

Norops tradizionalki Anolis generoan (Iguanidae familia) sailkatzen diren 150 espezieen taldea izendatzeko proposatutako generoa da. Guyer eta Savagek 1986an izen hau proposatu zuen lehenago Etheridgek (1959) "beta anolis" izena eman zienak taldekatzeko. Ezberdintasun nabarmenak dituzte hauek euren hezurduran. Beste guztiak "alpha anolis" izengo lirateke. Amerika osoan zehar aurki daitezke.

Arazoa suertatzen da, ordea, talde hau egiterakoan: Norops monofiletikoa da, baina "alpha anoles" barruan geratzen diren guztiak parafiletikoak dira. Guyer eta Savagek orduan proposatu zuten beste lau genero egitea "alpha anoles"en barruan. Baina talde hauek ez dira monofiletikoak, ikerketa filogenetikoek erakutsi duten bezala. Horregatik Norops onartzeko oraindik goizegi da eta arazoak eman ditzake Anolisen babeserako eginiko programetan.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko arazoak azalduta ere, hauek lirateke Norops generoan sailkatutako espezieak:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]