Norrland

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sverigekarta-Landsdelar Norrland.svg

Norrland Suediako iparraldeko lurraldea da, Kjølen mendietatik hasi eta Botniako golkoraino iristen dena. Kostaldeko ordokietan biltzen dira biztanle gehienak, klima epelagoa baita. Han nekazaritza (laboreak, patata...) eta abere-hazkuntza (zerriak, behiak, zaldiak) egiten dira, batez ere. Iparraldean eta mendebalean, berriz, laponiar nomadak bizi dira, eta baso-ustiakuntza eta egurra garraiatzea eta lantzea dute lanbide nagusi. Horretarako lurralde horietan ugari diren ibaiak erabiltzen dituzte. Laponiarren lurraldeetan badira mea-industriak ere (burdina, kobrea, urrea, ikatzarria).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Norrland Aldatu lotura Wikidatan